viernes, 30 de octubre de 2015

Arteen Curriculuma Hezkuntza Mailan (slideshare sartzen).


Antzerkigintza gidoien linkak! (linka sartzen)

   Aste honetan antzerkigintzako gidoi batzuk utziko ditut hemen. Link hauen bitartez, irakasleak moldaketak egin ahalko dituzte eta modu horretan umeek haien ipuin gustokoen antzerkiak egin ahalko dituzte.

   Horretarako web orrialde bat aurkitu dut non gidoiak idatzita daude jada eta lehen esan dudan bezala moldaketa txikiak egitea faltako litzateke besterik ez. Beraz, click egin ezazu hemen orrialdea aurkitu ahal izateko.


   Hala ere, ez bazara antzerkigintzan aditu bat sentitzen eta horri buruz Internet informazioa bilatu nahi izanez gero Issuu erabiltzea gomendatuko nuke nik, espazio bat da non hainbat liburu eta dokumentu argitaratu eta bilatu. Egin click hemen horra joateko.


Arriaga antzokiko 2015/2016ko programazioa (liburu edo dokumentu bat sartzen).

Programazioko liburuxka hau ISSUtik hartu dugu.

Hemen duzue umeekin edo nagusiekin Arriaga antzokiaz gozatzeko aukera paregabea! Irakurri ezazu programazioa, aukeratu ezazu zeure gustokoen antzezlana eta joan zaitez antzokira!


jueves, 29 de octubre de 2015

VIMEOko bideoa.

Bideo hau VIMEOtik dago aterata eta euskaraz egindako 'Zazpi Antzumeen' ipuina kontatzen du eta hainbat neska mutilek antzezten dute honetan.

YouTubeko bideoak.

Bideo hau YouTube-tik jarraian aterata dago modu automatikoan eta bigarren mailako ikasle batzuen bideoa da, Txanogorritxu ipuin klasikoa antzezten.



<span style="font-family: "Courier New",Courier,monospace;">Bideo hau, aldiz, YouTube-tik dago aterata HTML kodea erabiliz, eta honetan ez dute umeek antzezten baizik eta umeentzako antzeztu egiten da, hauek horren bitartez ikas dezaten baita ere.


<                             

viernes, 23 de octubre de 2015

Zertarako erabili antzerkia irakasteko metodo gisa?


 Irakasleek klasean umeei konpetentzia jakinen bat irakasteko proposatzen dietenean ez dute inoiz antzerki bat egiteari buruz pentsatzen. Azken finean, gure gaur egungo munduan antzerkigintza sari bat bezala ikusten dugu; hau da, kurtso amaieran egiteko ariketa dibertigarri bat bezala didaktikoa den zerbait moduan ikusi arren.



  Baina, egia esanda, antzerkia edozein gai lantzeko frogatu daiteke eta hainbat gauza zehazki lantzen diren bitartean (inguruneko gaia,matematikaK...) zeharka beste gauza batzuk landu egingo dira baita ere umeak konturatu gabe, eta bizitzarako eta egunerorako funtzezkoak direnak baina normalean kontuan hartzen ez ditugunak.

Hala nola:

1.-Ikasleen autoestimua eta autokonfidantza igotzea.
2.-Ikasgelan konfidantza marko atsegina sortzea ikasleen artean eta irakaslearekin duten erlazioan baita ere.

3.-Kideen arteko sozializazioa, tolerantzia eta kooperazioa potentziatzen duten jokaerak sustatzea.

4.-Umeak talde guztietan talde lana susatzeko eta osotasun baten ezinbesteko atala sentitzeko beharrezkoa den diziplina batean parte hartzea.

5.-Umeek proposito handiago baterako balio izango duen azterketa eta ikerketa prosezua gozatu dezaten kezka intelektualak ereitea.

6.-Familian euren seme-alaben heziketa prosezuarekiko sentiberaraztea.


    Beraz, antzerkigintza erabili irakaskuntzan! Oso emankorra den prosezu bat da eta umeek pilo bat gozatuko dute prosezu osoan zehar, ez bakarrik bukaeran bere gurasoen edo klasekideen aurrean proiektua aurkezten dutenean. Zabaldu zure irakasle buruko mugak eta erabili ezazu antzerkia irakasteko metodo gisa! Animatu zaitez!



jueves, 22 de octubre de 2015

Kaixo irakurleok!

     Antzerkiari buruzko Blog honetan horri buruz hitz egingo dut eta ikasgelara antzerkigintza nola eramateari buruz baita ere; oso gustokoa dudalako, nik antzerki klaseak jasotzen ditudalako eta hezkuntza arloan umeak edukatzeko metodo paregabea delako nire ustetan. Beraz, blog honetan hurrengo asteetan zehar antzerkigintzari buruzko hainbar gida, aholkui eta errekomendazio igoko ditut. Espero dut guztientzako erabilgarriak izatea eta blog honekin nik bezain beste gozatzea.