viernes, 23 de octubre de 2015

Zertarako erabili antzerkia irakasteko metodo gisa?


 Irakasleek klasean umeei konpetentzia jakinen bat irakasteko proposatzen dietenean ez dute inoiz antzerki bat egiteari buruz pentsatzen. Azken finean, gure gaur egungo munduan antzerkigintza sari bat bezala ikusten dugu; hau da, kurtso amaieran egiteko ariketa dibertigarri bat bezala didaktikoa den zerbait moduan ikusi arren.



  Baina, egia esanda, antzerkia edozein gai lantzeko frogatu daiteke eta hainbat gauza zehazki lantzen diren bitartean (inguruneko gaia,matematikaK...) zeharka beste gauza batzuk landu egingo dira baita ere umeak konturatu gabe, eta bizitzarako eta egunerorako funtzezkoak direnak baina normalean kontuan hartzen ez ditugunak.

Hala nola:

1.-Ikasleen autoestimua eta autokonfidantza igotzea.
2.-Ikasgelan konfidantza marko atsegina sortzea ikasleen artean eta irakaslearekin duten erlazioan baita ere.

3.-Kideen arteko sozializazioa, tolerantzia eta kooperazioa potentziatzen duten jokaerak sustatzea.

4.-Umeak talde guztietan talde lana susatzeko eta osotasun baten ezinbesteko atala sentitzeko beharrezkoa den diziplina batean parte hartzea.

5.-Umeek proposito handiago baterako balio izango duen azterketa eta ikerketa prosezua gozatu dezaten kezka intelektualak ereitea.

6.-Familian euren seme-alaben heziketa prosezuarekiko sentiberaraztea.


    Beraz, antzerkigintza erabili irakaskuntzan! Oso emankorra den prosezu bat da eta umeek pilo bat gozatuko dute prosezu osoan zehar, ez bakarrik bukaeran bere gurasoen edo klasekideen aurrean proiektua aurkezten dutenean. Zabaldu zure irakasle buruko mugak eta erabili ezazu antzerkia irakasteko metodo gisa! Animatu zaitez!



No hay comentarios:

Publicar un comentario