Astekaria.

2015eko Azaroaren 26 eta 27a.


Aste honetan lanaren erdia egin dugu ostegunean (26) greba egin genuelako unibertsitateko ikasleen eskubideen alde.

Baina ostiralean (27) lan handia egin genuen eta, izan ere, nire taldekideetako bakar batek hartu zuen atsedenaldi txiki bat komunera joateko, baina horretaz aparte jo eta ke ekin genion siteseko entregableak egin eta bukatzeari. Josuneren azalpenen ostean  eta behin egin beharrekoa argi edukita ariketak egiten genituen eta banakako lana izan arren orrialde berdinean egin genuen lan guztiak eta gure artean hitz egiten genuen letra, tamainia eta taula berberak erabiltzeko.

Lan mordoa egin arren, azken entregablea ez genuen bukatu eta beraz horren azkenengo bi atalak etxean landu behar izan ditugu. Beno, lehena etxean bukatu (banakako lana zelako)eta bigarrena taldean egin behar zenez taldean geratu eta denen artean jarri beharrekoa adostu.

Beti esaten dut, baina oso pozik nago nire taldearekin, oso gustora, eta lanak aurrera egiten duen heinean nik gehiago ezagutzen ditut nire taldekideak, gehiago hitz egiten dugu eta primeran pasatzen dugu. Gainera, SITESa nola betetzen den ikustea nahiko aberasgarria da. Hala ere, apainketaren bat behar izango luke, nire ustez. Baliteke taldearekin komentatzea eta apainketa egitea.

2015eko Azaroaren 19 eta 20a.


Aste honetan talde lana egin dugu batez ere. Eta beraz horri buruz hitz egingo dut. Lehenik eta behin ostegunean SITES-bat sortu genuen gura taldearen izenarekin eta bertan hainbat orrialde desberdin sortu genituen eta orrialdea egituratzen hasi ginen; orain arte genituen aktak (2)igotzen, sarrera bat egin genuen eta abar. Gero, eGelan dagoen gidako lana jarraituz eta Josuneren indikazioak entzun ostean taldeka egin beharreko lanaren bigarren entregablea banatu egin genuen, eta modu horretan egin beharreko guztiak bukatu ahal izan genituen. Azkenik akta igo genuen, eta taldeko fitxa baita ere. Ahaztu baikenuen aurreko astean igotzea.

Ostiralean lanarekin jarraitu egin genuen, baina beti bezala Josuneren indikazioak entzun genituen lehenago, eta gero bai jarraitu egin genuela. Hala ere, bigarren entregablea alde batera utzita hirugarren entregablearekin hasi ginen. Baina hirugarren entregablea askoz luzeagoa denez lehenengoa baino talde lanari ekin genion eta bi atal baino ezin izan genituen bete, beraz akta bere genuen, egindako lana (kontzeptu mapa bat) berriz igo genuen gure SITES-era eta akta bere izan genuen. Gure SITESak gero eta egitura gehiago du, gero eta entregable gehiago eta gero eta beteagoa dagoela esan genezake, konplexutasun handiagokoa eta eduki asko dituena. Jada hiru taldeko akta ditugu eta taldean oso gustora gaude, IKTak erabiltzeaz aparte eta lan dexente egiteaz aparte oso ondo pasatzen dugulako eta primeran ulertzen garelako.

Azkenik komentatu beharra dago etxean egiteko lan bat bidali egin dugula baita ere, IKTn lehen aldiz denez aipatzekoa dela uste dut, eta gainera aktetan jarri behar den zeozer dela. Horregatik komentatzen dut bereziki.



2015eko Azaroaren 12 eta 13a.



Pasaden astea DAL astea izan zen, eta horrez gero aste honetararte ez dira berrikuntzarik egon IKT irakasgaiean.

Baina azaroaren 12an bloga alde batera utzi eta Word dokumentu bat editatzera ikasi genuen, lehenik eta behin banaka eta Josuneren kontseiluak jarraituz eta gero taldeka ikasitakoa dokumenturen batean isladatzeko.

Azaroaren 13an, berriz, taldeak sortu genituen hurrengo asteetan egingo genuen lanerako eta talde osoarekin egon ginen hitz egiten "talde lana" eta "talde lanetako arazoak" komentatzen eta haiei buruz idazten eta erabakiak hartzen. Gero talde fitxa bete genuen eta azkenik lehen akta. Hortaz gain taldeari izen bat jarri genion eta nire taldea (Andoni Goyoaga, Ane Gutierrez, Garazi Fernandez eta Izar Larrearekin osatzen dudana) IKT-roak deituko zela erabaki dugu.



2015eko Urriaren 29 eta 30.



Aste honetan blogarekin jarraitu dugu eta gauza berriak sartu ditugu bertan. Hasiera batean gure bloga nahiko normala zen, guztiena, eta inork ez zituen sarrerak baino gauza gehiagorik, soilik erlojua eta listo.

Beraz, ostegunean gure lana bloga "konplementatzea" izan da, eta bertan gauza berriak jartzea askoz ordenatuagoa, konpletuagoa eta profesionalagoa izan dezan. Orain copyright-a dugu, eta horrekin batera egutegia eta beste hainbat elementu berri. Gainera, bideoak sartzera ikasi dugu baita VIMEO bitartez zein YouTube bitartez. Eta ez hori bakarrik, baizik eta bideo horien tamaina aldatzera ikasi dugu, bideoei sarreta bat jartzea jarraiean ez sartzeko zein HTMLen bitartez sarrerak editatzera, orain arte "redactar" atalean egiten baitgenuen bakarrik.

Ostiralean, bestalde, ezin izan nintzen etorri gidatzeko baimena ateratzen ari nintzelako, aprobatuta! Eta horrez gero nire klasekideen bloga ikusita egin izan ahal dudan guztia egin dut apaintzen bukatzeko eta profesionalagoa izango balitz bezala editatu ahal izateko.

2015eko Urriaren 22 eta 23ak.



    Aste honetan blog-a zabaldu dugu. Nik aukeratutako gaia antzerkigintza eta hezkuntza izan da eta Josunek hainbat baliabide erakutsi dizkigu gure bloga dotoreago geratzeko. Egia izanda, oso produktiboa izan da eta denbora luzean zehar egiten desiatzen egon naizen nire blog propioa zabaltzera animatu eta lagundu nau baita ere. Beraz, orain eskolako bloga alde batetik erameten dut eta nire blog propioa beste alde batetik, zeinetan Uniberetsitatean ikasitako baliabideak etabiltzen ari naiz etengabean.

     Beraz oso produktikoak izan dira klaseak aste honetan niretzako pertsonalki.




2015eko Urriaren 15 eta 16ak.


Aste honetan IKT-ko gelak nahijo light izan dira. Hau da, asteartean ez genuen klase teorikorik eduki eta atzoko klasean (osteguna) aurkezpena egin zigun Josunek, batez ere klasean zer egingo dugun azaltzen, baina baita ere gure lanak zenbat balio egingo duen argitzen eta abar. Bukatzeko, “ikaslearen fitxa” bete egin genuen eta eGelara igo.

Gaur (ostirala) gauza gehiago egin ditugu: taldeetan informatikari buruzko galdera batzuei erantzun egin diegu, Google Alerta, Google Academico eta Google Drive-en ibili egin gara eta hauen hainbat gorabehera aztertu egin ditugu, baita Gmail-en hainbat ere (adibidez etiketak jarzen korreoa sailkatzeko asmoz). Azkenik, taldean egindako lana eGelara igo egin dugu denek altuz komentatu eta gero eta zuzenketak egin ostean, eta teoria pixkatxo bat azaldu egin digu Josunek baita ere. Hori izan da guztia aste honetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario