sábado, 26 de diciembre de 2015

Gabonetako oporraldiak!

Gabonak heldu dira eta hauekin batera familian egoteko aldia, eskola gabeko aldia eta beraz ondo pasatzeko aldia! Edo horrela ikusiko dute umeek. Hala ere, noizbehinka gabonak aspergarriak izan daitezke haientzako, bereziki euria mara mara egiten duenean.

Horrelakoak ekiditeko hainbat eta hainbat aktibitate proposatzen dituzte normalean herri eta hiri desberdinetako udaletxeek, bereziki umeentzako zuzenduak daudenak baina gurasoek ere asko gozatuko dituztenak. Izan ere, aldi paregabea da hau umeekin gauza asko egiteko.

Dauden gauza guztien artean, nik, noski, antzerkira joatea proposatzen dut. Beti esaten dudan bezala umeentzako ikaragarria den esperientzia bat delako. Beraz, umeak antzerkira eraman ahal izanez gero!

Gabonetan prezio onak daude, eta umeentzako obra oso onak baita ere.

Nik, bereziki, "Lights: un mundo iluminado" gomendatzen dut oraingoan, Madagascar, Shrek eta Kung Fu Panda filmetako pertsonaien figurak hauen filmen abestiak abesten ikusteko antzezlan bat, oraindik hasita eta Urtarrilaren bigarren asterarte. Ez da antzerkigintza berez, baina umeek ondo pasatuko dute.








Ordutegia:

Egunero 16:00 eta 19:00 tan.

Sarrerak:
  • Nagusiak: 11€.
  • 3 - 12 urte: 8€.
  • 0 - 3 urte: Doain.
  • Pack familiarra (2 nagusi + 2 ume): 30€





No hay comentarios:

Publicar un comentario