martes, 24 de noviembre de 2015

Eskolan dantzan!

  Eskolan antzerkigintza lantzeari buruz eta honek ekarriko lituzteen laguntzei buruz hitz egiten ari naiz blog honetan etengabean. Baina antzerkigintza alde batera utztita honekin konbinatu dezakegun hainbat aspektu daude lehen hezkuntzan umeek konpetentzia gehiago lan ditzaten.

  Horietako bat dantza da, dudarik gabe. Umeek dantza egiten dutenean liberatu egiten dira eta normalean oso ongi pasatzen dute. Gainera, eta hori garrantzitsua den arren, modu profesionalago bateak ikusiko bagenu, esan genezake dudarik gabe irakaskuntzaren aldetik umeei dantzak irakastea paregabea dale haien koordinazioa, talde lana, talde bezala nola funtzionatzen duten ikustea eta gainera haien sormena eta mugimenduak egiteko duten erreztasuna ikus ahalko lituzke irakasleak baita ere.


  Azkenik, esan genezake baita ere irakasle batekin (adibidez tutorearekin) antzerki bat prestatzen ari diren bitartean musika edo heziketa fisikoko irakaslearekin dantza bat prestatu ahal dutela eta gero dantza hori antzerkiaren barruan sartu gauza konplexu eta profesionalago bat egiten.

  Asteko gomendio bezala nik Go!Azen filma jarriko dut. Baliteke ez txikientzako, baina nagusiagoak (3º zikola, edo 2º zikloko bukaera) direnean umeek maitati egiten dute filma hau eta oso ongi dago musikaren eta antzerkiaren ikuspegitik. Ekolan jartzeko, beraz, oso aproposa nire ustez, eta gainera euskaraz.


jueves, 19 de noviembre de 2015

Goazen antzerkira!

  Umeak antzerkian hezi nahi baditugu edo antzerki bat egin dezaten klasean proposatuko badugu, zergatik ez umeak antzerkira eraman? Seguruenik asko ez direla inoiz joan, eta haietariko batzuk seguruenik gutxitan. Horrez gero, umeak antzerkian hezitzen saiatuko bagara primeran legoke Euskalduna Jauregiak edo Arriaga Antzokiak eskaintzen duen eskaintzaren bat aprobetxatzea eta umeekin eskursio txiki bat antzerkira egitea. Adibidez.. Txirri, Mirri eta Txiribiton ikustera! Zergatik ez?



  Umeek eskertu egingo dute eta primeran pasatuko dute eguna, asko ikasteaz eta kultura berenganatzeaz gain, noski.

miércoles, 11 de noviembre de 2015

Adimen emozionala eta antzerkigintza.

  
  Adimen emozionala pertona batek eta orekatuaz emozioak adierazteko eta besteenak ulertzeko trebezia psikologikoen multzoa da.Informazio hori erabiliz norberaren pentsaera eta portaera eta egoki batez antolatu ahal da. Kontzeptua XX. mendean zehar joan zen lantzen bain Daniel Goleman psikologoa eta kazetariak egutarazi egin zion publiko zabalari, hasiera batean Emotional Intelligence (Admien emozionala, 1996) liburuari esker.




  Adimen emozionala lantzea funtzezkoa da eskolan gaur egun, eta hemen proposatzen dudana da antzerkigintza tailerren bidez hau irakastea edo gutxienez irakasten saiatzea. Azken finean, umeek ez dute haien eguneroko bizitzan aukerarik izaten haien emozioak adierazi ahal izateko eta horrez gero antzerki tailer batek hori egiteko aukera emango lieke. Gainera, inoiz sentitu ez dituzten emozioei buruz hitz egingo lukete baita ere eta azkeik, eta aipatu beharrekoa nire ustez, haien emozioak hainbat pertsonai desberdinei esker atera ahal izango dituzte negat eginez, barre eginez edo izatera konkretu bat kopiatuz.



  Beraz, oso ondo etorriko litzaieke umeei horrelako zehozer frogatzea eta irakasleei irkaskuntza prozesuan antzerkigintzaren mundua txertatzea. Horrela, umeek ezinbestekoak diren hainbat aspektu landuko litezkete ira konturatu gabe, baina haien egunereoko bizitzetan nabaritu egingo lukete klasean lndurikoa, barez ere haien ingurunean begiratzerakoan.

lunes, 2 de noviembre de 2015

AEBetako antzerki hezkuntza.

  AEBen guk baino askoz joera handiagoa dute haien seme alabak txikiak diren momentutik antzerkigintzan hezitzeko. Modu horretan, oso txikitatik ikasten dute abesten eta antzerkigintza praktikatzen eskola dela medio, eta horri esker testuak oso adin laburrean landu egiten dituzte eta asko ikasten dute hainbat gai orokorren inguruan.

  Gainera, lagunak egitera laguntzen du horrek baita ere eta nagusiak egiten diren heinean konplexutasun handiagoko antzerkiak aurkeztu egiten dituzte, kordinazio eta prestakuntza sakonagoa eskatzen dutenak. Estatu Batueta beraz, nahita edo nahigabe, haien umeak artean hezitu egiten dituzte eta modu berean eta umeak konturatu gabe errespontsabilitatea, memoria, ulermena eta beste hainbat kontzeptu landu egiten dituzte testua ikastearekin, entsaiatzea joatearekin eta koordinatuta egon behar horrekin.

  Ez dut esaten haien ikasteko sistema hobea denik, noski ezetz, baino bai uste dut arteei errespetu handiagoa dietela Espaini edo Euskal Herri mailan dioguna baino eta hori oso garrantzitsua iruditzen zait eta behar beharrezkoa gaur egungo gure kulturan.