martes, 24 de noviembre de 2015

Eskolan dantzan!

  Eskolan antzerkigintza lantzeari buruz eta honek ekarriko lituzteen laguntzei buruz hitz egiten ari naiz blog honetan etengabean. Baina antzerkigintza alde batera utztita honekin konbinatu dezakegun hainbat aspektu daude lehen hezkuntzan umeek konpetentzia gehiago lan ditzaten.

  Horietako bat dantza da, dudarik gabe. Umeek dantza egiten dutenean liberatu egiten dira eta normalean oso ongi pasatzen dute. Gainera, eta hori garrantzitsua den arren, modu profesionalago bateak ikusiko bagenu, esan genezake dudarik gabe irakaskuntzaren aldetik umeei dantzak irakastea paregabea dale haien koordinazioa, talde lana, talde bezala nola funtzionatzen duten ikustea eta gainera haien sormena eta mugimenduak egiteko duten erreztasuna ikus ahalko lituzke irakasleak baita ere.


  Azkenik, esan genezake baita ere irakasle batekin (adibidez tutorearekin) antzerki bat prestatzen ari diren bitartean musika edo heziketa fisikoko irakaslearekin dantza bat prestatu ahal dutela eta gero dantza hori antzerkiaren barruan sartu gauza konplexu eta profesionalago bat egiten.

  Asteko gomendio bezala nik Go!Azen filma jarriko dut. Baliteke ez txikientzako, baina nagusiagoak (3º zikola, edo 2º zikloko bukaera) direnean umeek maitati egiten dute filma hau eta oso ongi dago musikaren eta antzerkiaren ikuspegitik. Ekolan jartzeko, beraz, oso aproposa nire ustez, eta gainera euskaraz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario