jueves, 3 de diciembre de 2015

Euskararen presentzia gogorra.

   Euskeraren eguna gaur dela eta egin iezaiogu gure hizkuntzari sarrera bat antzerkigintzaren munduarekin zerikusia duena.

  Normalean, antzerkigintzari buruz hitz egiterakoan jendeak Broadway bezalako tokiak imaginatzen ditu bere buruan Ingeleratik datorkigulako eskuragarri dugun antzerki kultura gehiena, adibidez Shakespeare bezalako autoreek utzitako antzerki pieza ikaragarriengatik.



   Espainia mailan antzerkigile ikaragarriak egon dira baita ere, hala nola Federico Garcia Lorca beste hainbaten artean, eta hauen presentzia Espainiako zein Latinoamerikako antzerki kulturan ezinbestekoa izan da nahigabe.



   Baina euskarari buruz hitz egiten dugunean ez dira hain ezagunak hizkuntza honetan idatzitako piezak. Hala ere, horrek ez du esan nahi ez direnik existitzen. Gainera, hainbat pertsonek gogor egiten dute lan euskerazko antzerkiak aurrera ateratzeko eta euskararen mundua atzean ez geratzeko gai zehatz horretan.

   Horrez gero, guri iruditu ez arren euskararen munduak pisu handia dauka antzerkigintzan, eta guri esker gehiago izan dezake. Umeak animatu egin behar ditugu hizkuntza honetan testuak landu ahal izatera eta horretarako gogoak edukitzera gurasoak zein irakasleak animatu behar ditugun moduan.



   Animatu zaitez eta egin ezazu antzerkia euskaraz! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario