miércoles, 30 de diciembre de 2015

Campanilla, el musical.

"Lights: un mundo iluminado" gomendatu nizuen show-a antzerki hutsa ez bazen ere, oraingoan Barakaldoko udalak eskaintzen duen umeentzako antzerki batekin nator. "Campanilla: el musical" deiturikoa.

Hontan musika, dantza eta antzerkia daude elkarturik, Campanilla eta bere lagun maitagarrien mundua zein mundu honen sorrera azaltzen duena. Animatu zaitez eta zure seme alabak eraman!

Egunak:  Urtarrialren 3a eta 4a.
Tokia: BEC (Bilbao Exibition Center) rreko auditorio gelan.
Ordutegia: 17:00 eta 19:30.
Sarrera: 18€.

1h 30min-ko show-a da.


sábado, 26 de diciembre de 2015

Gabonetako oporraldiak!

Gabonak heldu dira eta hauekin batera familian egoteko aldia, eskola gabeko aldia eta beraz ondo pasatzeko aldia! Edo horrela ikusiko dute umeek. Hala ere, noizbehinka gabonak aspergarriak izan daitezke haientzako, bereziki euria mara mara egiten duenean.

Horrelakoak ekiditeko hainbat eta hainbat aktibitate proposatzen dituzte normalean herri eta hiri desberdinetako udaletxeek, bereziki umeentzako zuzenduak daudenak baina gurasoek ere asko gozatuko dituztenak. Izan ere, aldi paregabea da hau umeekin gauza asko egiteko.

Dauden gauza guztien artean, nik, noski, antzerkira joatea proposatzen dut. Beti esaten dudan bezala umeentzako ikaragarria den esperientzia bat delako. Beraz, umeak antzerkira eraman ahal izanez gero!

Gabonetan prezio onak daude, eta umeentzako obra oso onak baita ere.

Nik, bereziki, "Lights: un mundo iluminado" gomendatzen dut oraingoan, Madagascar, Shrek eta Kung Fu Panda filmetako pertsonaien figurak hauen filmen abestiak abesten ikusteko antzezlan bat, oraindik hasita eta Urtarrilaren bigarren asterarte. Ez da antzerkigintza berez, baina umeek ondo pasatuko dute.








Ordutegia:

Egunero 16:00 eta 19:00 tan.

Sarrerak:
  • Nagusiak: 11€.
  • 3 - 12 urte: 8€.
  • 0 - 3 urte: Doain.
  • Pack familiarra (2 nagusi + 2 ume): 30€





jueves, 24 de diciembre de 2015

HELDU DIRA GABONAK, AZKENIK!

ONDO PASA OPORRETAN ETA ESPERO DUT OLENTZEROK BEHAR BEZAIN BESTE GAUZA EKARTZEA ETA OPOR HAUETAN ZEHAR BAPO BAPO JATEA! HORI BAI, ONDO PORTATZEN JARRAITU.

ZORIONAK, ETA URTE BERRI ON!



jueves, 3 de diciembre de 2015

Euskararen presentzia gogorra.

   Euskeraren eguna gaur dela eta egin iezaiogu gure hizkuntzari sarrera bat antzerkigintzaren munduarekin zerikusia duena.

  Normalean, antzerkigintzari buruz hitz egiterakoan jendeak Broadway bezalako tokiak imaginatzen ditu bere buruan Ingeleratik datorkigulako eskuragarri dugun antzerki kultura gehiena, adibidez Shakespeare bezalako autoreek utzitako antzerki pieza ikaragarriengatik.



   Espainia mailan antzerkigile ikaragarriak egon dira baita ere, hala nola Federico Garcia Lorca beste hainbaten artean, eta hauen presentzia Espainiako zein Latinoamerikako antzerki kulturan ezinbestekoa izan da nahigabe.



   Baina euskarari buruz hitz egiten dugunean ez dira hain ezagunak hizkuntza honetan idatzitako piezak. Hala ere, horrek ez du esan nahi ez direnik existitzen. Gainera, hainbat pertsonek gogor egiten dute lan euskerazko antzerkiak aurrera ateratzeko eta euskararen mundua atzean ez geratzeko gai zehatz horretan.

   Horrez gero, guri iruditu ez arren euskararen munduak pisu handia dauka antzerkigintzan, eta guri esker gehiago izan dezake. Umeak animatu egin behar ditugu hizkuntza honetan testuak landu ahal izatera eta horretarako gogoak edukitzera gurasoak zein irakasleak animatu behar ditugun moduan.



   Animatu zaitez eta egin ezazu antzerkia euskaraz!